Euskal Herriko arrantzaleak Europar Batasuneko Arrantza ministroek erabakitzen dutenari so daude gaur. Izan ere, arrantza batzordeak egin duen txostenak neurri gogorrak dakartza beraientzat, eta kezkatuta daude.
Batzordeak proposatzen duena onartzen bada, Bizkaiko golkoan orain arte baino %85 antxoa gutxiako harrapatu ahal izango da. Orain arte, 29.700 tona harrapatu zitezkeen, eta txostena onartuko balitz, 4.500 tona besterik ezingo lituzkete arrantzatu.
Euskal Herriko baxurako arrantzaleek hegaluzea eta antxoa harrapatzen dituzte, batik bat.
Beste espezietan ere murrizketak proposatu dituzte.
Arrantza
EBk antxoaren harrapaketa %85 murriztu dezake, Kantauri itsasoan
Europar Batasuneko Arrantza ministroek bilera dute gaur, harrapeken murrizketak erabakitzeko. Arrantza Batzordeak txosten bat proposatu du, eta han, Kantauri itsasoan antxoaren harrapaketa %85 murriztea proposatzen da. Txostena onartzea neurri gogorra litzateke Euskal Herriko arrantzaleentzat. Gaur lehen pausoa eman dezakete, baina abenduaren 21ean eta 22an sinatuko da akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu