Europako Batzordeak produkzioa handitzeko eskatuko dio LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeari, datorren ostegunean Bruselan egingo duten lehenbiziko batzarrean. Batzordeko Energia eledunak, Rupert Krietemeyerrek, uste du petrolio upelaren salneurria oraindik oso garestia dela, eta, ondorioz, hori izango dela bilerako eztabaida gairik funtsezkoena. Halaber, petrolio hornikuntzaren segurtasuna aztertuko dute bi erakundeek.
EBk ekoizpena igotzeko eskatuko dio LPEEri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu