Europako Batasunak joan den ekainean hitzartu zituen erreformen erritmoa gelditu edo bizkortuko den eztabaidatu beharko dute gaur eta bihar 27 herrialdeetako gobernuburuek. Europako Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyk banku batasuna eta batasun fiskala abian jartzeko egin duen proposamena izango da eztabaidaren abiapuntua.
Goi bileran ez da oharkabean igaroko Greziaren eta Espainiaren egoera. Hala ere, ez da herrialde horien arazoei buruzko erabaki zehatzik espero. Prestatzen ari den erreskate ereduak EBko bazkideen artean nolako harrera duen egiaztatu ahalko du Mariano Raxoi presidenteak.
Erreforma prozesuaren inguruan Alemaniak eta Frantziak dituzten desadostasunak azaleratzea espero da. Frantziak banku batasuna eta euroguneko aurrekontua sustatu nahi ditu, eta Alemaniak aurrekontuen gaineko kontrola gogortzea eskatuko du.
EBk erreformen erritmoa azkartuko duen edo ez erabakiko du goi bileran
Espainia eta Greziaren arazoak denen buruan egongo badira ere, ez da espero neurri jakinik hartzea horiei buruz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu