EBk pentsio pribatuen aldeko neurriak nahi ditu
BRUSELA. Europako Batzordeak uste du erretiroa hartzeko adina atzeratzea ez dela nahikoa pentsio sistema publikoen etorkizuna bermatzeko. Pentsioen egoerari buruzko liburu zuria argitaratu du Bruselak, eta, beste neurri batzuen artean, pentsio pribatuak sustatzeko ekintzak eskatu dizkie herrialdeei. CES Europako sindikatuen konfederazioak arbuiatu egin du Europako Batzordearen gomendioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu