Ekonomia

EBZak finantza erakundeei diruaren truke eskaintzen dizkien bermeak arinduko ditu

Interes tasak %0,25 jaisteaz gain, finantza erakundeei hiru urterako maileguak emango dizkie. 

2011ko abenduaren 8a
16:23
Entzun

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak adierazi du interes tasak %1,25etik %1era jaisteaz gain, ”ez ohiko neurriak” hartuko dituztela. Esaterako, finantza erakundeei hiru urterako maileguak ematea. Lehen enkantea abenduaren 21ean izango da.

EBZk txorrota ireki die finantza erakundeei, gero finantza erakundeek herritarrei eta enpresei ere irekitzeko. Horrela, finantza erakundeei diruaren truke eskaintzen dizkien bermeak arindu egingo ditu, AAA hirukoitzetik A soilera.

Jarduera ekonomikoa gutxinaka berreskuratuko dela uste du EBZk eta ondorengo hazkunde aurreikuspenak egin ditu eurogunerako: aurten BPGaren %1,5-1,7 artean eta datorren urtean BPGaren -%0,4 eta -%0,1 artean. 

Draghiren esanetan, "Europako Batasuneko agintariek akordioa lortzen badute, konfiantza berreskuratuko da eta gurpil zoroa hautsiko da".

Bestalde, Europako Banku Zentralak %0,25 jaitsi du gaur goizean interes tasa, eta %1ean utzi du, atzeraldi baten arriskuaren aurrean.  Bigarren hilabetez jaitsi du interes tasa, eta 2009ko maiatzean eta aurten apirilean izan zuen gutxieneko historikora eraman du. Jaitsiera iragarrita zegoen azaroan diruaren prezioak izan zuen gorakadaren ostean. Erresuma Batuak %0,5ean mantendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.