Ekonomia

EBZk %0,75ean eutsi die interes tasei

Mario Draghi EBZko presidentea azalpenak eman ditu EBZren erabakiei eta finantza merkatuen egoeraz.

Berria.info
2013ko otsailaren 7a
17:02
Entzun

Ez zen sorpresarik espero, eta ez da sorpresarik gertatu: Europako Banku Zentralak (EBZ) %0,75an eutsi die interes tasei, inoiz izan duten portzentaje apalenean (iazko uztailean %1etik %0,75era jaitsi zituen). Finantza merkatuen egoera hobetu egin da, baretu egin da duela hilabete batzuk gertatutakoarekin alderatuta, baina ekonomiak oso ahul jarraitzen du. Ingalaterrako Bankuak ere eutsi egin die interes tasei, %0,5ean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.