ekonomia

EBZk %0,75ean utzi du interes tasa ofiziala

Adituek ez dute espero hurrengo bileretan aldaketak egitea, euroguneko ekonomia okerrera egiten ari den arren. 

2013ko martxoaren 7a
17:39
Entzun

Europako Banku Zentralak bankuei 2011ko abenduan eta 2012ko urtarrilean utzitako bilioi bat euroren %40 jada itzuli dutela zabaldu du Mario Draghi EBZko presidenteak. Merkatuak baretzen ari diren seinale bat dela esan du. Edonola ere, onartu du ekonomia errealean ez dagoela hobekuntzarik ikusten. "Dikotomia" bat ikusten du EBZk: datu makroekonomiko errealak "kaskarrak" dira, nahiz eta sentimenduei buruzkoak hobetzen ari diren egunetik egunera.

Zipreren erreskateari buruzko erabakia ziur aski martxoaren bigarren erdian etorriko dela gogorarazi du Draghik, eta aholku bat eman dio Nikosiako Gobernuari: bankuetan diru zuritzeari buruzko legedia indartu dezala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.