Ekonomia

EBZk 22.000 milioiko erosketa egin du euroguneko zorretan

Irlanda, Portugal, Italia eta Espainiakoa erosi du, zorraren krisia bideratzeko asmoz.

2011ko abuztuaren 15a
17:45
Entzun

EBZ Europako Banku Zentralak zorraren krisian esku hartu eta 22.000 milioi euroren trukeko zor subiranoa erosi zuen joan den astean, eurogunekoa, Irlanda, Portugal, Italia eta Espainiakoa.

Orain arte, 96.000 euroren trukeko zorra erosi du EBZk eurogunean, eta praktika hori eztabaida iturri bihurtu da erakundearen barruan. Izan ere, EBZko buruzagitzako kide Jurgen Stark Italia eta Espainiako zorra erostearen kontra agertu zen, eta baita Bundesbankeko presidente Jens Weidmann ere. Halaber, Herbehereen, Luxemburgoren eta Finlandiaren iritziaren kontra egin bide da erosketa. Nolanahi ere, zorra erosi izanak Espainia eta Italiako zorra egonkortzen eta bideratzen lagundu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.