EBZk aztertu egingo du ea Greziari zorraren zati bat barkatuko dion edo ez

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Hartzekodun pribatuek Greziari zorraren zati handi bat barkatzea onartu dute. Europako Banku Zentralari (EBZ) ere zorraren zati bat barkatzeko eskatu diote, eta EBZk gaia aztertuko du gaurko bileran. Orain arte uko egin dio.

EBZk 50.000 milioi euro inguru ditu Greziaren zor bonuetan. 2010eko maiatzetik aurrera erosi ditu, zorraren bigarren mailako merkatuan, berez balio dutena baino %20 merkeago. EBZk argi dauka Greziari zorraren zati bat barkatuta ere ez duela dirurik galduko.Wall Street Journal egunkariaren arabera, EBZk Greziaren zor bonuen truke EFSF erreskate funtsarenak eskuratuko ditu, eta EFSFk Greziari bueltatuko dizkio, EBZk ordaindutako prezioan. Horrela, EBZk uko egingo lioke berak erositako prezioaren eta benetako balioaren arteko aldeari. 11.000 milioi euro inguru dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.