Europako Banku Zentralak (EBZ) uste du Europan ekonomiak beheraka segituko duela datozen hilabeteetan, "ahultzen ari delako". Hala dio otsaileko buletinean.
"Finantza merkatuen arteko tensioek ekonomia globalean eta barne mailakoan eragin handia izan dute, eta egonezina oso handia da", EBZren iritziz.
Espainiako Estatistika Institutuak, berriz, horko ekonomia atzeraldian sartua dela berretsi du gaur. 2008ko azkeneko hiruhirulekoan %1eko jaitsiera izan zuen Espainiako ekonomiak. 2007an hango Barne Produktu Gordina %3,8 hazi zen baina iaz %1,2.
EkoNOMIA
EBZk dio Europan ekonomiak beheraka jarraituko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu