EBZk fusioak lehenbailehen gauzatzeko eskatu die Espainiako kutxei

Gabonak baino lehen bateratze prozesuak amaitu ezean, esku hartzeko prest dago Espainiako Bankua

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun


EBZk fusioak lehenbailehen gauzatzeko eskatu die Espainiako kutxei

Gabonak baino lehen bateratze prozesuak amaitu ezean, esku hartzeko prest dago Espainiako Bankua
Erredakzioa. Donostia

Fusioa prozesuetan dauden Espainiako kutxei epeak estutu dizkiete Europako Banku Zentralak eta Espainiako Gobernuak. Gabonak baino lehen amaitzeko esan diete, eta hala egin ezean, Espainiako Bankua esku hartzeko prest agertu da.

Azken asteotan hainbat izan dira kutxen berregituraketa planaren gelditasuna publikoki salatu dutenak, tartean Emilio Botin Santander bankuko presidentea eta Angel Cano BBVAko kontseilari ordezkaria. Atzo, gauza bera egin zuen Jose Manuel Gonzalez-Paramo EBZko batzorde exekutiboko kideak. Urtea amaitu aurretik administrazio kontseiluak eta zuzendaritza organoak hautatzeko galdegin zien. «Zoritxarrez» lantaldeen doiketak ere egin beharko direla gaineratu zuen.

Ordea, kritikekin haserre agertu denik ere bada. Jose Antonio Olabarrieta CECA Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko zuzendari nagusia da horietako bat. «Berregituraketa erritmo azkarrean ari da gauzatzen, eta adierazpen horiek ez diote inolako mesederik egiten finantza sistemari». Rodrigo Rato Caja Madrideko presidenteak ere berregituraren eraginkortasunari buruzko zalantzarik ez egiteko eskatu du, «sektore guztiari egingo diolako kalte, bankuei barne».

Hain zuzen, bateratze prozesu hori noiz amaituko zain daude haiek. Izan ere, kutxen moldaketaren bigarren fasean bankuak ere sartuko baitira tartean.

Funcas, baikorrago

Funcas Espainiako Aurrezki Kutxen Federazioak hobetu egin ditu aurtengo eta datorren urteko hazkunde aurreikuspenak. Aurten ekonomiak %0,2ko atzeraldia izango duela uste du, eta datorren urtean, berriz, %0,8 haziko dela.

Defizit publikoari dagokionez, emaitzak espero baino txarragoak izango direla dio orain Funcasek. Barne produktu gordinaren %9,5era iritsiko dela uste du, eta %6,5era hurrengo urtean. Espainiako Gobernuak finkatutako helburuak bi eta bost hamarrenetan gainditzea esan nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.