EBZren erabaki eztabaidatuak

2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
2003ko ekaina. 2001eko iraileko atentatuek geldialdia eragin zutenez, tasak jaisteari ekin zion EBZk. 2003ko ekainetik aurrera, bi urte eta erdiz, %2n utzi zituen, hazkunde apala zuen Alemaniaren mesedetan.Baina Espainian, Irlandan eta beste leku batzuetan maileguak neurriz kanpo handitu zituen diru merkeak, eta etxebizitzaren inguruko burbuilak puztu. Orain ari dira prezioa pagatzen.

2007ko uztaila. Petrolioaren errekorrak bultzatuta inflazioa asko igo zen, eta EBZk interes tasa puntu laurden igo zuen, %4,25era. Ordurako, ordea, finantza krisiaren alarmak piztuta zeuden. Ekonomia handik bi hilabetera geratu zen, Lehman Brothersen porrotarekin, eta urrian interes tasak bizkor jaisten hasi zen.

2008ko udazkena. Krisiak merkatua itxi zuenez, EBZ nahi beste likidezia bermatzen hasi zen finantza erakundeei.

2010eko maiatza. Greziaren, Portugalen eta Irlandaren zorra erosten hasi zen EBZ, haien interes tasak jaisteko asmoz. Aurtengo udan Italiarena eta Espainiarena ere erosi ditu.

2011ko apirila. Periferiako herrialdeak atzeraldian edo handik gertu egon arren, interesak igotzeari ekin zion EBZk, Europa iparraldeko herrialde batzuk sendo hazten ari zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.