EBZren erabakiak euforia eragin du Europako burtsetan

2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak ikusmina eragin zuen uztailean diru merkatuetan; etsipena abuztuan; eta euforia irailean. EBZk Espainiaren eta Italiaren zorra erosi ahal izateak igoerak eragin zituen burtsetan (Ibex 35ek, %4,91), eta jaitsierak arrisku sarietan. Espainiaren arrisku sariak 447 puntuan amaitu zuen eguna (-48), maiatzaren erditik izandako mailarik apalenean; Italiarenak, berriz, 370 puntuan (-38), apirilaren erditik izandako kopururik txikienean. Espainiaren hamar urterako zor bonuen interesa %6,03raino jaitsi zen zorraren bigarren mailako merkatuetan, uztaileko eta abuztuko %7ko errentagarritasunetik urrun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.