Herenegun Europako Banku Zentrala (EBZ) izan zen; atzo, Europako Batzordea. Europako Batzordeak Espainiako Gobernuari esan dio laguntza behar badu EFSF behin-behineko erreskate funtsari eskatu behar diola. Orain arte, inork ez dio laguntza eskatu EFSFri. Antoine Colombani Europako Batzordeko bozeraimaileak ez zuen hitz egin nahi izan EBZren erabakiei buruz. Aintzat hartu dituztela baino ez. Colombanik Espainiako Gobernuak onartutako murrizketak txalotu zituen.
Euroguneko herrialdeak bilera berezi bat prestatzen ari dira irailaren hasierarako, Greziaren eta Espainiaren egoerari buruz hitz egiteko. Oraindik ez dute eguna zehaztu.
EBZren mezua berretsi du Europako Batzordeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu