Lan gatazkak

Edesa Basauriko lantegiko makineria saldu nahian dabilela salatu dute langileek

Elkarretaratzea egin dute langileek fabrikaren atarian. Aste honetan pertsona talde bat lantegian dabil makineria probatzen, hura erosi ala ez erabakitzeko.

Edesako beharginak gaur Basauriko lantegiaren ataria. EDESAKO LANGILE BATZORDEA
Irune Lasa.
2018ko otsailaren 14a
11:57
Entzun

Edesak Basauriko lantegiko makineria salgai duela salatu dute gaur goizean langileek, fabrikaren atarian bi ordu iraun duen elkarretaratze batekin. Bertan izan dira Andoni Busquet Basauriko alkatea eta beste zenbait zinegotzi ere.

Beharginen arabera, aste honetan pertsona talde bat lantegian dabil, termoak fabrikatzeko makineria probatzen, gero tresneria hori erosi ala ez erabakitzeko. Kaleratze espedientearekin dauden beharginek, beste behin, Edesaren eta haren Basauriko lantegiaren jarduerarekin jarraitzeko borondatea agertu dute, eta azaldu dute ez dutela onartzen "lantegia desegitearen, likidezia lortzearen eta beharginak kaleratzearen ideia".

Ildo horretan, inplikazioa eskatu diete konkurtsoko administratzaileari eta Cata Edesaren jabeari, baita Fagor kooperatibari eta euskal erakundeei ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.