LAN GATAZKA

Edesa berriro zabaltzeko "leku naturala" Basauri dela aldarrikatu dute

Ehunka lagunek manifestazio bat egin dute Basaurin, Edesako langile ohiek tartean, Cata enpresari eskatzeko bertako lantokia zabal dezala.

Manifestazio burua, Basauriko kaleetan zehar. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 21a
18:08
Entzun

Behargin ohiek Enpleguaren defentsan, Edesa aurrera leloa zuen pankarta zeramatela, Basauriko kaleak zeharkatu ditu manifestazioak. Basauri, Etxebarri, Arrigorriaga eta Galdakaoko alkateek ere parte hartu dute martxan, udal horiek eskatu baitute Edesa berriro martxan jartzeko. Beste ordezkari politiko batzuk ere izan dira; esaterako, PSE-EEko  Carlos Totorika eta EH Bilduko Niko Moreno.

Martxa amaieran, agiri bat irakurri dute langileek. Catari galdegin diote berriro zabal dezala Basauriko planta, eta zehaztu diote hain zuzen Bizkaiko herri hori dela jarduerari berrekiteko "leku naturala", argudiatuta horretarako makinak eta teknologia badituztela.

Ohartarazi dute Edesak zituen 230 langileetatik hogei bat ari direla Catan lanean, eta beste 30 inguru kooperatibako beste enpresa batzuetan birkokatu dituela Mondragon Korporazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.