EDFk 7.000 milioi lortuko ditu akzioen %15 salduta

Erredakzioa
2005eko urriaren 29a
00:00
Entzun
EDF argindar konpainiaren zati baten pribatizazioari hasiera eman zion atzo Frantziako Gobernuak. Biltzea espero duen 7.000 euroekin inbertsio planak finantzatuko ditu EDFk. Akzioen %15 jarri ditu salgai, hau da, 237.590.000. Horietatik 42 milioi langileentzat edo langile ohientzat gordeko ditu. Gobernuak espero du EDFko 160.000 langileen erdiek akzioak erostea. Akzioen heren bat partikularrentzat gordeko dira. Prezioa azaroaren 18an jakingo da, eta 29,15 eta 34,1 euro artean izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.