EDFk British Energy erosi du, lau nuklear egiteko
paris Electricite de Francek (EDF) British Energy (BE) 15.700 milioi euroan erosteko eskaintza egin du. BEko zuzendaritzak eskaintza onartzeko eskatu die akziodunei, «langileentzat, industria nuklearrarentzat eta herrialdearentzat» ona delakoan. Erosketari esker, EDFk sei erreaktore nuklear izango ditu Ingalaterran eta bi Eskozian, baina beste lau eraikitzeko baimena jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu