Espainiako Gobernuko presidentearekin zein PSOEko buruzagitzako beste inongo kiderekin ez dutela elkarrizketarik zehaztuta agertu dute langile batzordeko kideek. Halaber, “IZAR taldeko ontziola guztien egoerari irtenbidea” eman behar zaiela adierazi dute. Europan gas ontziak eraikitzeko zein kasko bakarreko petroliontziak berritzeko dauden proiektuekin, ulergaitza da sindikatuen ustez, “Gobernuak ontziola publikoak albo batera uzteko duen nahia.”
Bestalde, “sindikatuek eta SEPIko aurreko arduradunek, PSOEren babesez, 2005 urte bukaera bitartean langileak eta instalazioak mantentzea” hitzartu zutela gogoratu du langile batzordeak.
Ontziolaren itxiera eta pribatizazioa errefusatu du Sestaoko udaletxeak
Sestaoko Udalak, berriz, babesa eskaini die Navaleko langileei. Udalbatzara berezia egin dute gai horren inguruan, ontziolako langile batzordeko kideak udaletxean bertan zirela, eta Udaleko talde guztiek (EAJ, PSE-EE, Sestaoren aldeko Bizilagunak, PP, EB eta EA)aho batez onartu dute Navalen itxiera, pribatizazioa edo ontziolako lanpostuen galera aurreikusten duen edozein lan hipotesiren gaitzespena. Halaber, “Sestaoko Naval, ontziola sektorearen proiektu berrietan sartzeko” eskatu die Udalak SEPIri eta Espainiako Gobernuari.
Sestaoko alkatea Alberto Lozano, baikor azaldu da gaurko hitzarmenarekin. “Aurrean dugun arazoarekin alderdi bakoitzaren siglak ahaztu” egiten direla azaldu du Lozanok.
ekonomia
Edozein pribatizazio hitzarmenen aurka agertuko da Navaleko langileen batzordea
Pribatizazioa eragingo duen inolako hitzarmenik ez dutela onartuko berretsi du gaur Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langileen batzordeak. Era berean, SEPIk, Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietateak, aurkeztutako plana arbuiatuko duela adierazi du berriro ere. Atzo, langileek bilera egin zuten eta mobilizazioen egutegia zehaztu zuten. Mobilizazioen artean, Patxi Lopez PSE-EEren lehendakaritzarako hautagai izendatzeko ekitaldian, Bilboko Euskalduna Jauregian, elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute, besteak beste, Jose Luis Rodriguez Zapateron Espainiako presidentea han izango delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu