Erakundeak

Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusi izendatu dute

Nuria Lopez de Gereñuren ordezkoa adostea lortu dute Adegi, Cebek eta SEAko ordezkariek, baina Idazkaritza Nagusia desagerraraziz.

Eduardo Aretxaga. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
xabier martin
2014ko urriaren 7a
15:59
Entzun

Confebaskek etxean aurkitu du Nuria Lopez de Gereñuren ordezkoa. Eduardo Aretxaga (Bilbo, 1962) Confebaskeko Ekonomia Saileko zuzendaria Adegi, Cebek eta SEA biltzen dituen patronalaren zuzendari nagusi berria da gaurdanik. Confebaskeko kontseilu eragileak izendatu du gaurko batzarrean. "Datozen egunetan hasiko da bere zeregin berrian", esan du patronalak ohar batean.

Aurtengo uztailean Nuria Lopez de Gereñuk dimisioa eman zuen "arrazoi pertsonalengatik", eta ordutik negoziazio prozesu bat egon da martxan hiru lurraldeetako patronalen artean eserleku hori bete dadin. Orekei eusteko lanak ez dira makalak izan, baina azkenean Aretxaga egokitu da kontsentsu gizona. Ez du, ordea, Lopez de Gereñuk zuen maila bera izango, Confebaskek idazkaritza ngsuia desagerrarazi baitu, SEAk nahi zuen moduan.

Etxeko gizona da Eduardi Aretxaga inondik ere, azken 20 urteetan Confebasken Ekonomia eta Zergak Saila zuzendu baitu. Zuzendaritzaren batzordeko kide izan da, beraz, Aretxaga, eta aurrerantzean ere mahai horretan eseriko da, baina ardura maila handiagoarekin. Confebasketik kanpo Grupo Union Cerrajeran aritu zen zuzendariaren alboan, Nervacero eta Bergararen berregituraketan parte hartu zuen. Horrez gain, Gaceta del Norte egunkariko zuzendariaren albokoa izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.