EEEk esan du gas hornidura bermatuta dagoela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Energia kontsumoaren %31 hartzen du gas naturalak erkidegoan.

Itsasontziz iristen da gas natural likidotua Zierbenara, Bahia Bizkaia Gasera. BIZKAIKO BADIA.
Irune Lasa.
2020ko martxoaren 20a
11:40
Entzun

Larrialdi egoera dela eta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gasaren hornidura bermatuta dagoela jakinarazi nahi izan dute energia iturri horren azpiegitura kritikoak kudeatzen dituzten eragileek, hots, EEE Energiaren Euskal Erakundeak, BBG Bahia Bizkaia Gasek, Nortegasek, Enagasek eta Enagas Transporte del Nortek (ETN).

«Profesional lantaldeen eta inguruko kolaboratzaileen konpromisoak ahalbidetzen du zerbitzua erabat bermatuta egotea», adierazi dute. BBGk munduko hainbat tokitatik itsasontziz datorren gas natural likidotua biltegiratzen du, baita hura atzera gas bihurtu ere. ETN eta Enagas dira gas hori garraiatzeko arduradunak, eta Nortegas banatzailea. EEEk jakinarazi duenez, Bermeoko Gaviota lur azpiko biltegia eta Irungo estazioa ere martxan daude. 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako energia kontsumoaren %31 gasari dagokiola gogorarazi du EEEk.«Funtsezko faktorea da une kritiko hauetan, osasun larrialdiagatik herritarrek etxean egon behar duten honetan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.