G20koen Mexikoko goi bileran oihartzun handiagoa izan zuten goi bileratik kanpoko elkarrizketek eta balizko akordioek, eztabaidagai ofizialek eta ondorioen adierazpenak baino. Espainiaren arrisku sariaren eta zorraren interesen oihartzunak Mexikoraino iritsi ziren, eta aukera zehatz bat serio aztertu zuten: EFSF behin-behineko erreskate funtsak arazoak dituzten herrialdeen zorra erostea zorraren bigarren mailako merkatuetan. Berez, funtsaren estatutuek diote eros dezakeela herrialdeen zorra, baina orain arte Alemaniak aukera hori baztertu du.
Financial Times-en eta The Guardian-en arabera, Alemaniak orain onartu egingo luke. Hala ere, bi egunkariek ez daukate Alemaniaren baieztapen ofizialik, eta goi bilerako azken adierazpenak ere ez du neurri zehatzik aipatzen zorpetze kostuak jaisteko.
EFSF erreskate funtsak herrialdeen zorra eros dezan presio egin diote Merkeli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu