Eskatzen zuen bidesari politikoa lortu bezain pronto, Eslovakiako oposizio sozialdemokratak akordio bat lortu zuen gobernuarekin Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren (EFSF) erreforma aurrera ateratzeko. Robert Fico Smer alderdiko buruzagiaren arabera, gaur gauean edo bihar onartuko da moldaketa, egungo legealdia laburtzeko legea bozkatu ondoren.
Izan ere, gobernua desegitea eta bozak deitzea exijitu zion Ficoren alderdiak Iveta Radicova lehen ministroari erreforma babestearen truke. Baldintza onartuta, hauteskundeak egingo dira berriro Eslovakian datorren urteko martxoan. EFSF handitzeko proposamena euroa duten herrialde guztiek onartu behar dute, eta Eslovakia soilik falta da.
EFSFren erreforma onartzeko akordioa lortu dute Eslovakian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu