Kale istiluak

Egian atxilotutako gazteak bere aurkako karguak ukatu ditu

Eraso gehiago izan dira bart banku bulegoen aurka Galdakaon, Donostian, Arrasaten eta Legution. Donostian gazte bat atxilotu dute, baina aske geratu da epaitegitik pasa ostean eta leporatzen diotena ukatu ostean.

Durangoko Caja Laboraleko bulego bat, atzo. A. A., EFE
2014ko maiatzaren 2a
23:17
Entzun

Bederatzi banku bulego erasotu dituzte bart Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Lau banku bulegoren aurka pintura jaurti dute aurpegia estalita zuten hainbat lagunek Donostian, eta horietako bat atxilotu du Ertzaintzak, Egia auzoan. Epaitegitik pasa da 18 urteko gaztea, eta leporatzen diotena ukatu du. Ertzainak dio gazteak pintura botatzen harrapatu zituztenean horietako batek eurei bota ziela pintura potea. Gazteak, ordea, hori ukatu du, eta azaldu du, BERRIAk jakin ahal izan duenez, ertzainak ikustean potea lurrera bota zuela.

Arrasaten (Gipuzkoa) minutu batzuk beranduago izan da erasoa. Pinturaz betetako bonbillak jaurti dituzte erdiguneko hiru banku bulegoren aurka. Ordu beretsuan, BBVAren Legutioko (Araba) bulegoa harriekin erasotu dute. Ordu bi beranduago, 03:00ak inguruan, Galdakaon (Bizkaia) likido errekoia bota dute Kutxabanken bulego baten aurka.

Atzo antzeko istilu gehiago izan ziren.

"Egia, polizi auzo" 

"Atzo Egian atxilotu zuten gazteak ez zion inongo momentuan pinturarik jaurti Ertzaintzari. Beste muntatze polizial baten aurrean gaude", salatu du Ernaik gaur. Atzo Donostiako Egia auzoan bost urte hutsik zeraman Onkologikoa okupatu zuten hainbat auzotarrek Egiako auzoetxea sortzeko ahaleginean, baina okupatu eta gutxira hustu zuten eraikina Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean. Okupazioaren ostean, Egia auzoa "polizi auzo" bilakatu zela atzo ere salatu dute: "Furgoneta, patrol eta sekretez josia egon zen gau osoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.