Nafarroako ekonomia, iaz bezala, %3 haziko da aurten, atzo Merkataritza Ganberak aurkeztutako txostenaren arabera. Txostenak dio berrikuntza eta teknologia oinarrizkoak izango direla 2003ko hazkundeari eusteko. Ganberako lehendakari Javier Tabernak esan zuen ezinezkoa dela lehiakorra izatea eta hazkundeari eustea berrikuntza kontuan hartu gabe.
Tabernaren esanetan, «Nafarroako multinazionalen deslokalizazioa saihesteko gakoa teknologian datza. Multinazionalek ez dute Nafarroatik alde egingo alor horren alde egiten badugu». Ganberaren txostenak dio Nafarroak BPGren %1,11 inbertitzen duela Ikerketa eta Garapenean, Europako Batasuneko batez bestekoa baino %0,89 gutxiago.Sektoreen dibertsifikazioa ere erronka garrantzitsua dela gaineratu zuen, «autogintza industriak horrenbesteko eragina izan ez dezan». Bere ustetan, oso garrantzitsua da energia iturri berriztagarriak eta nekazaritza elikagaien industria sustatzea.Bestalde, iragarri zuen nazioarteko ekonomia «egonkorragoa» izango dela. «Hala ere, terrorismoaren eragina ezin da aurreikusi eta baliteke Europa edo AEBen aurkako eraso batek egonkortasuna zapuztea».
2003, urte ona
Iazko urteko hazkundea Ã%3à azpimarratu zuen Tabernak, EBk izandakoa baino %2,6 handiagoa. Eraikuntza sektorearen gorakadaÃ2002an baino %40 etxebizitza berri gehiagoà eta industriaren beherakada nabarmendu zituen. Autogintzak, esate baterako, %5,7 egin zuen behera. Lehen sektorea %10 handitu zen, ardo industriaren arrakastak lagunduta.
Agerikoa da ere esportazioen gorakada. %16 handitu ziren, 2002ko beherako joerari buelta emanda. Urte horretan %4 gutxitu ziren. Tabernak azaldu zuenez, Frantzia eta Alemaniako ekonomien indarberritzeak mesede egin die esportazioei. Ekialdeko Europara esportatu du Nafarroak gutxien.
EGOERA EKONOMIKOA. Nafarroako ekonomia %3 haziko da aurten, Merkataritza Ganberaren ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu