Ibarguenek azaldu duenez, etengabeko elkarrizketa izan dute bai Eusko Jaurlaritzako Lan sailarekin eta baita FCC enpresarekin ere. Dagoeneko itxita daude lau kultur etxe, Sozial Antzokia, bi kiroldegiak eta zenbait zahar etxe. Ikastetxeei dagokionez, gutxieneko zerbitzuak nahiko ez direla esan dute eta zazpi eskoletako gurasoekin batzarra egiten ari direla egoera aztertzeko, eta neurririk hartu behar bada neurriei ekiteko. Dena den, zazpi ikastetxe horiek bihar zabalik egongo direla aipatu dute.
Bestetik, ELAko Jon Azpitartek barkamena eskatu du greban daudenen izenean, eta lanuzteari eutsiko diotela gehitu du. Udalari egozten diote egoeraren erantzukizuna, soldatak ziurtatu gabe eman zuelako azpikontrata, eta hitz egiteko eskaria ere egin dute.
Soldatetan parekotasuna eskatzen dute. Udal langileak balira eskuratuko luketena eskatzen dute, eta 11.000 euro irabaztetik 17.000 euro irabaztera pasako lirateke. Udaletik esan dutenez, egoera okertu liteke, eta langileek eskatzen dutenaren aurrean ezer gutxi egin dezaketela aipatu dute, FCC enpresarekin egin zuten kontratua ezin dutelako aldatu.
Lan gatazka
Egoera "larriagotzen" ari da Basaurin, garbitzaileen greba dela eta
Basauriko (Bizkaia) garbitzaileek zortzi egun daramatzate huelgan euren soldatak hobetzeko eskatuz, eta arazo handiak ari dira sortzen. Dagoeneko itxita daude lau kultur etxe, Sozial Antzokia, bi kiroldegiak eta zenbait zahar etxe. Rafa Ibarguen Basauriko alkateak agerraldia eskaini du egoeraren berri emateko, eta hasieratik gutxieneko zerbitzuak errespetatu nahi izan dituztela nabarmendu du, eta arazoa konpontzeko lanetan buru belarri dabiltzala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu