Ekonomia

EHNE eta ELBren ustez, produktuen ekoizpenen garestitzeagatik abeltzaintza "krisian" dago

Nekazal politikan "aldaketa handia" eskatu dute, "salmentan lortutako dirua ekoizlearengana joateko eta ez bitartekariengana".

2007ko irailaren 5a
14:20
Entzun
EHNE eta ELB sindikatuen iritziz, abeltzaintza "krisian" dago, produktu batzuen ekoizpena garestitzeagatik. Zereala aipatu dute produktu horien artean. Pentsuaren salneurria ere asko hazi dela esan dute.

EHNEk eta ELBk diote erreserben murrizketa, azken bi urteetako uztaren jaitsiera, zerealaren kotizazioa espekulazioa, eta merkatuaren erregularizazio eza direla garestitzea eragiten dutenak.

Natxo Larrainzar EHNEren zuzendaritzakideak ez du uste produktuen garestitzea nekazariengatik gertatzen denik, eta nekazal politikan "aldaketa handia" eskatu du, "salmentan lortutako dirua ekoizlearengana joateko eta ez bitartekariengana".

Haren ustez, elikagaiek Munduko Komertzioaren Erakundetik kanpo egon beharko lukete, "eta Eusko Jaurlaritzak ez lituzke erakunde horrek ezarritako arauak bete beharko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.