EHNEk ELB sindikatua zoriondu du Ipar Euskal Herrian lortutako emaitzengatik

ELB sindikatuak bozken %51 lortu du Ipar Euskal Herrian egindako hauteskunde sindikaletan. EHNE sindikatua "pozik" azaldu da emaitza hauekin, eta ELBk "zoriontzeko moduko" bozka kopurua lortu duela azpimarratu du.

2007ko otsailaren 6a
18:09
Entzun
EHNEren esanetan, hauteskunde hauetako emaitzek agerian utzi dute Ipar Euskal Herriko nekazaritzak “bertako elkarte baten aginpidea” behar duela. Nekazaritza eredu “jasangarri” baten aldeko apostua egiten duen elkartea.

Halaber, EAEko baserritarrek euren ordezkariak ezin dituztela aukeratu salatu du EHNE sindikatuak, eta horren errua Eusko Jaurlaritzari egotzi dio. EHNEk dioenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu nekazal sindikatuak baserritarren ordekaritzat onartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.