Irudia. Arguedas
EHUN LANPOSTU, KISKALITA
Tortillas Palacios enpresa guztiz kiskali zen herenegun gauean, Arguedasen (Nafarroa). Sutean ez zen inor zauritu, baina enpresaren eta langileen etorkizuna kolokan dago. 80-100 langilek lan egiten zuten han. Tortillas Palaciosek bi jabe ditu: Floristan haragi enpresa eta Palacios elikadura enpresa. Eta aztertzen ari dira nola eutsi jarduerari eta erantzun eskaerei. Sua olio termikoaren biltegi batean piztu zen, herenegun, 23:00 aldera. Lau garbitzaile ari ziren orduan lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu