Lan hitzarmen kolektiboa

Ehunka manifestari batu dira Madrilen, Kongresuaren atarian

Espainiako Gobernuak proposatutako lan hitzarmen kolektiboen dekretuaren aurkako jarrera agertu dute, gaur bozkatuko baitute. Segurtasun eremu zabala ezarri du Poliziak, eta arazorik gabe sartu dira diputatuak. Euskal gehiengo sindikala ere dekretuaren aurka dago, Estatuko hitzarmena lehenesten baitu erkidegoetakoen gainetik.

2011ko ekainaren 22a
16:42
Entzun

Espainiako Parlamentuak lan hitzarmen kolektiboaren erreformaren dekretua bozkatuko du gaur, Gobernuaren kontrol saioa amaitu ostean. Goizetik hainbat protestagile hurbildu dira Parlamentura, baina Poliziak segurtasun neurri zorrotzak ezarri ditu, eta 100 metrora dagoen Neptuno enparantzan bildu dira. Arazorik gabe sartu dira horregatik parlamentariak. Ehunka lagun daude bilduta.

Negoziazio kolektiboaren erreforma onartzen bada, lege proiektu bihurtuko da eta tramitera eramango dute. PSOEk, ordea, ez du bozketa aurrera aterako dela ziurtatuta. Oraingoz soilik euren parlamentarien babesa dauka. EAJk eta CiUk ez dutela babestuko esan dute estatu mailako lan hitzarmenei erkidego mailakoekiko nagusitasuna ematen dien artikulua kentzen ez badute. Artikulu horrek zentralitatearen mesedetan dela salatu du euskal gehiengo sindikalak azken hilabeteetan. Azkenean Madrilen ere ez sindikatuetan ezta patronalean ere ez du babesik lortu PSOEk.

Ezker abertzaleak ohar baten bidez negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka biharko euskal gehiengo sindikalak deituriko mobilizazioari bere babesa adierazi dio gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.