Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian lan istripuan: Eibarren (Gipuzkoa), 25 metrotik erorita. Alfa zeneko enpresan eraikuntza lanetan zebilen, San Andres paseolekuan. Dumper bat gidatzen ari zela jausi da. 12:05ean izan da ezbeharra.
Hildakoa Azkoitikoa (Gipuzkoa), J.M.M.C., gizonezkoa, eta 43 urte zituen.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 51. behargina da gaurkoa.
Atzo hil zen aurrekoa: Lukun (Araba), Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanetan. Gaur sindikatuek protesta ekimenak egin dituzte, bakoitzak bere aldetik.
Lan istripua
Eibarren langile bat hil da, 25 metrotik erorita
Alfa zeneko enpresan ari zen beharrean, eraikuntzan. 43 urteko azkoitiar gizonezkoa da hildakoa. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan zendu den 51. behargina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu