Ekaina bitarte 52 milioi irabazi ditu CAFek, iaz baino %4 gehiago

Ekainaren 30ean 7.136 langile zituen Beasaingo enpresak, joan den urtean baino %25 gehiago

Erredakzioa
Donostia
2010eko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Lehen seihilekoko emaitzak jakinarazi dizkio CAFek Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalari: 52 milioi euro irabazi ditu, iaz epe berean baino %4 gehiago. Eskaerak handitzeko gai ere izan da tren konpainia. Ekainaren 30ean, 4.308,3 milioi euroren kontratuak zituen; iaz baino %3 gehiagoren baliokoak, hain zuzen. Langile kopuruari dagokionez,5.664 zituen joan den urtean, eta 7.136 aurten.

Konpainiak emandako datuen arabera, negozio zifra 749,3 milioi eurokoa izan da urtarriletik ekainera bitartean, iaz baino %20 handiagoa. 26,39 milioi euroren inbertsioak egin ditu azpiegiturak modernizatzeko, ekipamenduak lortzeko eta Hortolandiako lantegia (Brasil) martxan jartzeko.

Gaur egun, CAFen proiektu garrantzitsuenetakoak Turkiako Izmir hirirako eta Eusko Trenbideak enpresarentzat egiten ari den aldiriko trenak eta Renferentzat izango diren abiadura handiko trenak dira. Horretaz gain, beste hainbat herrialdetan ere baditu eskaerak.Orain gutxi, esaterako, aldirietako 36 tren egiteko kontratua lortu du Brasilen eta 130 bagoi egitekoa AEBetan.

Befesak, 21 milioi euro

Iazko emaitzak hobetzea erdietsi du Bizkaiko Befesa enpresak ere. 21 milioi euro irabazi ditu ekaina bitarte, %24 gehiago. Industria eta ur hondakinen kudeaketan aritzen da. Europan sektorea hobetze zantzuak ematen hasi dela azaldu du Javier Molina presidenteak, eta horregatik hobetu dituela emaitzak. Hain zuzen, salmenten %63 nazioartean egin ditu. Bilboko Portuan produkzio zentro berria irekitzeko asmoa du Befesak, 70 milioi euroko inbertsioa eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.