Ekainean behera egin du diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dutenen kopuruak

Araban, Bizkain eta Gipuzkoan 54.039 laguni eman diete laguntza, maiatzean baino 27 gutxiagori. Lanbideren arabera, «krisiaren ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzean».

Lanbideren Zabalganako bulegoa (Gasteiz) ekainaren 1ean, berriz zabaldu zutenean. RAUL BOGAJO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2020ko uztailaren 7a
12:19
Entzun

Badirudi koronabirusaren krisiaren ondorioak ez direla berehalakoak izango. Ekainean maiatzean baino herritar gutxiagok jaso dute diru sarrerak bermatzeko errenta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina, Lanbideko iturrien arabera, datuek ez dute joera bat erakusten: «Ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzen direnean».

54.039 lagunek jaso dute laguntza ekainean, maiatzean baino 27 gutxiagok, eta, lurraldeka, Bizkaian daude prestazio hori jaso duten herritar gehien: 32.719 dira han, 12.949 Gipuzkoan eta 8.371 Araban. Datuak 2019ko ekainekoekin alderatuta, 337 herritar gehiagok jaso dute DSBEa aurten.

Dena den, laguntza jasotzen dutenak eta haiekin bizi direnak kontuan hartuta, DSBEaren onuradun diren pertsonek gora egin dute azken hilean (+133). Igoera, hala ere, maiatzean baino askoz txikiagoa da: 1.819 onuradun gehitu ziren orduan.

Ekainean laguntza eman dietenen %43,4 langabeak dira, lautik bat pentsiodunak, eta %18,7 dira DSBEa laneko irabazien gehigarri modura jaso dutenak. Diru sarrera hori 693,73 euro eta 1.074,53 euro artekoa izan daiteke, onuradunaren diru sarreren eta etxe berean bizi diren pertsonen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.