Etxebizitzen salmenta

Ekaineko %17ko igoerak etxebizitzen salmentaren hazkundea berretsi du

1.159 etxebizitza saldu dira urteko seigarren hilean, eta iazkoan 992; datuak itxaropenak piztu ditu, baina zalantza ugari ere bai

Bigarren eskuko etxe bat, salgai. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2014ko abuztuaren 7a
12:11
Entzun

Iaz baino etxebizitza gehiago saltzen ari dira aurten; ez da zaila 2013a inoizko urterik txarrena izan zela kontuan hartuta. 13.949 etxebizitza salerosi ziren guztira Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino %14,5 gutxiago. Edonola ere, aurtengo ekaineko datuak berretsi du aurreko hilbeteetan azaleratu den joera: salmenta suspertzen ari dela. Nahiz eta aurtengo ekaina apala bat izan den, 1.159 etxebizitza saldu dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta 2013ko hil berean 992 baino ez. Gorakada %16,8koa. 

Sektorea ez dago suziriak botatzen hasteko moduan, hori garbi dago, krisi honek lehertutako jarduera ekonomiko argienetakoa baita, eraikuntzari lotua izaki; baina esperantzako datua ere izan daiteke, are gehiago oraintxu arte etxebizitzen samentak bakarrik beherakadetan neurtzen zirela kontuan hartuta. Apirilean adibidez, 1.498 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian, iazko hilabete horretan baino %44 gehiago, eta martxoan ekaineko gorakada adinakoa egon zen, %17.

Bigarrene eskukoak, salduenak

Etxebizitzen salmentan egon daitekeen hazkundea oso lotua dago bigarren eskuko etxebizitzekin. Berriak oso gutxi saltzen dira oraindik alegia. Ekainean egindako salmenta operazio horietatik gehienak bigarren eskuko etxeei dagozkie, izan ere. Lau lurraldeetan 844 bigarren eskuko etxebizitza saldu dira, operazio guztien %73 kasik. Halaber, saldutako etxe guztien kopuru txiki bat baino ez dira babes ofizialeko etxeak, 148 hain zuzen ere. 1077 salmenta merkatu librean egin dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.