Ekainera arte, iaz baino %20 etxe gutxiago saldu dira Hego Euskal Herrian

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Urtea ez da ona izaten ari etxe agentzientzat edo etxea saldu nahian dabiltzan herritarrentzat. INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, urtarriletik ekainera bitartean 10.820 etxe saldu dira Hego Euskal Herrian, iaz epe berean baino %20 gutxiago. Hilabete bakoitza aurreko urtekoarekin konparatuta, guztietan egin dute behera salmentek.

Estatistika erakundeak ekaineko datuak eman zituen atzo. 1.502 etxe saldu ziren: 674 Bizkaian, 319 Nafarroan, 312 Gipuzkoan eta 197 Araban. Saldutakoen 241 izan ziren etxe babestuak, eta gainerakoak libreak. Erabilitakoen eta berrien artean ez zen alde handirik egon, %56 eta %44, hurrenez hurren. Aurtengo ekaineko eta iazko ekaineko datuak alderatuta, %32koa izan da beherakada. Hau da, joan den urtean eguneko batez beste 73 saldu ziren, eta aurten 50.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.