Iazko lehen seihilekoarekin alderatuta, erabilitako autoen salmentak gora egin du Hego Euskal Herrian. Guztira, 51.172 saldu dira, iaz epe berean baino 2.800 gehiago. Lurraldez lurralde begiratuz gero, erabilitako ibilgailu gehien Bizkaian saldu dira: 19.100 (%3,1 gehiago iaz baino). Igoera nabarmenenak, hala ere, Gipuzkoan eta Nafarroan izan dira. Gipuzkoan 11.747 saldu dira (%8,9 gehiago), eta Nafarroan, 13.313 (%8,8). Araban, iazko zenbakiei eutsi diete: 6.712 auto saldu dira, iaz baino %0,5 gehiago.
Prezioei dagokienez, erabilitako autoengatik Nafarroan ordaindu dute gehien; batez beste, 14.851 euro, auto bakoitzeko; 13.600 euro ordaindu dituzte Gipuzkoan eta Bizkaian; eta 13.300, Araban.