Ekaitzaren ostean, barealdia itzuli da Europako burtsa gehienetara

2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Giorgos Papandreu Greziako lehen ministroak bigarren erreskatearen inguruan herri galdeketa egiteko asmoa duela iragarri ostean, herenegun, hondoratu egin ziren Europako burtsa nagusiak. %5etik gorako galerekin itxi zuten askok, eta atzo, irekieran, zalantzak ziren nagusi. Egun gorabeheratsua izan, orain galtzen, orain irabazten ibili zirelako, baina azkenean, irabaziekin bukatu zuten indize garrantzitsuetako gehienek. Italiako Ministroen Kontseiluak Europak agindutako murrizketa neurriak onartuko zituen itxaropenak bultzatuta edo, Milango FTSE-MIB indizea izan zen saioa ondoen amaitu zuena, %2,31ko irabaziekin. Frankfurteko Dax indizeak %2,25 irabazi zuen, Parisko CAC40k%1,38, Londresko FTSE-100ek %1,15 eta Bilboko 2000 indizeak %0,62. Madrilgo eta Atenasko burtsek bakarrik itxi zuten galerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.