Volkswagenek jakinarazi du aurreikusi baino 10.000 auto gutxiago ekoitziko dituela aurten, eskaera faltagatik. Otsailaren 10ean bigarren ekoizpen linea geratu egingo du, eta horrek zuzenean eragingo die han aritzen diren aldi baterako 300 langileei.
Iazko maiatzean jarri zuen martxan Volkswagenek bigarren ekoizpen linea, 20 milioi euro inbertituta. Hasieran, egunean 363 auto egiten ziren, hiru txandatan; orain, 127 egiten dira egunean. Udaberrira arte martxan egotea espero zen. Zuzendaritzak, ordea, eguna aurreratzea erabaki du. «Salmenten beherakada oso handia da, eta datuei begiratuta, ez dirudi joera aldatuko denik datozen hilabeteotan».
Ekoizpena eta enplegua murriztuko ditu Volkswagenek Landabenen
Bigarren ekoizpen linea geratu egingo du otsailaren 10ean, salmentak uste baino txikiagoak direlako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu