Ekoizpena murriztuko du Petronorrek, krisiagatik
MUSKIZ. Erregai eskaria jaitsi dela argudiatuta, Petronorrek gerarazi egin du bigarren ataleko ekoizpena. Petronorrek ziurtatu duenez, «egoera ekonomikoa nabarmen aldatzen» denean hasiko da berriro lanean findegiko atal hori, baina ez du datarik aurreratu nahi izan. Ekoizpena murriztearekin, tximinietatik ateratzen den sugarra agian handituko dela ohartarazi du Petronorrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu