EKONOMIA

Ekonomia arloko estatistika ofizialak interpretatzen, Asmoz fundazioaren eskutik

Doako ikastaro bat prestatu du Eusko Ikaskuntzaren fundazioak, Eustat estatistika institutuarekin batera.

2015eko maiatzaren 28a
17:20
Entzun

Hamar orduko online ikastaroa eskainiko du Asmoz fundazioak ekainaren 1etik aurrera. "Badakigu egiaz zer den Barne Produktu Gordina eta zertarako erabiltzen den? Badakigu zer diren Defizita eta Zorra; zer-nolako harremana duten eta zer-nolako ondorioak dituzten egungo errealitatean? Eta badakigu nola begiratzen diren?". Galdera horiei erantzuteko asmoz prestatu dute ikastaroa, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Bertan, adierazle ekonomiko oinarrizkoak aurkeztuko dituzte, estatistika ofizialetako webguneetan informazioa nola bilatu irakatsiko dute eta estatistika-datuak interpretatu eta alderatzen ikasi ahal izango da.

Ikastaro irekia izango da, batez ere praktikoa, eta osorik burutzen dutenek agiri bat jasoko dute. Sei modulutan zehar argituko dituzte funtsezko kontzeptuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.