EKONOMIA

Ekonomia bide ona hartzen ari dela iritzita, itxaropentsu ageri da G20koak

Berreskuratzea uste baino bizkorrago ari dela gertatzen uste dute munduko ekonomia indartsuenetako finantza ministroak. Greziak eta Txinak sortzen diete kezka.

2010eko apirilaren 24a
22:52
Entzun
Washingtonen batzarra egiten ari dira G20 taldeko ekonomia eta finantza arloko ministroak, eta, oro har, munduan egoera bere onera itzultzen ari delakoan daude. Hala diote bart zabaldu duten sei orriko agirian. "Berreskuratze orokorra aurreikusitakao baino hobeto doa aurrera, batik bat, egin den aurrekaririk gabeko eta adostutako ahaleginari esker", diote agirian munduko ekonomia handienetako buruzagiek. Ahaleginaren aipamen horrekin, gobernuek eta nazioaretko erakundeek bideratutako dirulaguntzak azpimarratu nahi izan dituzte.

Nolanahi ere, onartu dute bi itzalgune badirela: batetik Grezia eta bestetik Txina. Greziari dagokionez, herrialdearen egoera larriak sortzen duen kezkagatik. Dena den, Greziari laguntzak ematearen alde eta nola edo hala "salbamendua" bermatzearena alde agertu dira G20koak.

Txinari dagokionez, ostera, haren moneta politikak kezkatzen ditu, eta yuanaren balioa igotzera bultzatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.