Hazkundea

Ekonomia ere udaberrian

Hazkundea "irmotzen" ari dela esan du Europako Batzordeak; langabezia aurreikuspenak ere hobetu ditu.

Miren Garate.
2014ko maiatzaren 5a
12:25
Entzun

"Kide diren estatuek eta Europako Batasunak berak erreformetan egindako esfortsuak ari dira frutuak ematen", esan du Siim Kallas Europako Batzordeko presienteordeak. Erreforma horiekin jarraitzeko premia aipatu du nolanahi. "Erreforma horiek geratzeak sortuko lukeen konfiantza falta da hazkunde aurreikuspenak ez betetzeko arrisku nagusia".

Udaberriko aurreikuspenetan baikor agertu da Brusela. "Hazkundea irmotu da; defizitak murriztu dira; inbertsioa gehitzen doa; eta enpleguaren egoera hasi da hobetzen".

Hazkundeari dagokioenean, ez ditu gehiegi aldatu aurrez emandako kopuruak. Aurten eurogunea %1,2 haziko dela esan du, eta %1,7 2015ean (aurrez %1,9ko igoera zuen iragarrita); Europako Batasunerako, berriz, %1,6ko hazkundea kalkulatu du2014rako (%1,5 zuen esanda) eta %2koa 2015erako.

Enpleguari dagokioenean, ordea, hobetu ditu neguko iragarpenak. Eurogunerako %11,8ko langabezia tasa iragarri du aurtengo (%12 zuen esanda), eta %11,4koa datorren urterako (11,7 lehen).

Inflazioa %0,8koa izango da aurten. Ohartarazi du inflazio baxuko sasoi luzeegiak arriskuak ekarriko lituzkeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.