EKONOMIA

Ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriak adostu dituzte EAJk eta PSEk

Besteak beste, enplegu funts bat sortzea eta Renove planak zabaltzea hitzartu dute bi alderdiek. Akordio orokorrago bat ixteko elkarrizketetan jarraitzen dute. EAJren eta PSEren arteko negoziazioak "azken esprintean" daudela esan du Itxaso Atutxak.

2013ko irailaren 5a
11:09
Entzun

Europa Press berri agentziak PSE-EEko iturriak aipatuta argitaratu duenez, ekonomia eta enplegua suspertzeko akordio batera heldu dira EAJ eta PSE. Iturri horien arabera, gai batzuk adostuta daude bi alderdien artean eta "aurrerapausoak" ematen ari dira beste batzuetan, baina gai batzuk zehazteke daude oraindik: "Akordioak orokorra izan behar du, eta atal guztietan behar du adostasuna".

Besteak beste, langabezia tasa handiena duten herrietan langabeak eta gazteak kontratatzeko funts bat sortzea hitzartu dute. Zerga erreformaren bidez eskuratzea espero duten irabazien %50tik gora funts horretara bideratu nahi dute.

Gastu sozialaren arloan, PSEk beharrezkotzat jo du hezkuntzan, zerbitzu sozialetan eta kalitatean murrizketarik ez egitea. Adostu dute atal horren finantzaketa ez urritzea eta, gutxienez, 2012ko aurrekontuetan jasotakoaren adinakoa izatea.

Negoziazioa, "azken esprintean"

Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentearen esanetan, bi alderdien arteko negoziazioa "azken esprintean" dago, eta gaineratu du "asko aurreratu" dutela. Datorren astean edo hurrengoan akordioa ixtea espero du Atutxak. Herri Irratian eginiko adierazpenetan, "lasaitasun apur bat" eskatu du Atutxak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.