EKONOMIA. FINANTZA KRISIA. BURTSA. Etxea zut

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Kepa Junkerak Etxea plazaratutako egun berean, zalantzak zeuden diruaren etxeak, burtsak, eutsiko ote zion. Habe sendo samarrak erakutsi zituen atzo, Paulsonen plana biziberritu litekeen esperantzari helduta; %0,38ko igoera ez da handia Ibex-35arentzat, baina Bankinterrek %5 pasa egin zuen gora, eta Acerinox nahiz Mapfrek, %4na pasa. Musika gozo hori lagun, KPI ere pianoago hazten ari zela jakin zen eta EBZk egonkortasunaren erritmoa goratu zuen. Trichet eta enparauen biharko bileran interes tasaren jaitsiera entonatzea ez da samurra, baina lehen bezain urruti ez dago. Txerritxoen kurrinka tradizionalak baino, diruaren etxeak San Martin orokorra ez izatea ospatu zuen atzo. Wall Streetek ere ehiztarien jardun arruntagoa bizi izan zuen (%2tik gorako igoerekin) eta Frantzia, Luxenburgo eta Belgikan Dexiaren sinfonia dantzatu zuten. Junkerari bere musikarako nola, munduko edozein bazterretatik etor dakioke burtsari dantzarako inspirazioa.



EBZ. Dolar egarri handi samarra dago Europako bankuen artean, baina elkarri mailegatu nahi eza. Atzo EBZren enkantean, egun bakarrerako 30 mila milioi dolar eman zituen bankuak enkantean eta %11ko interes tasan: %11, bai, kakotxik gabe.



Durao Barroso. Durao Barroso Batzordeko buruak ez du kontraesanik ikusten bankuak erreskatatzeko hainbat gobernuk agertu duten prestasunean. Egiari zor, ikusiko balu ere, nekez esan ahalko luke. Eurogunea estatuek osatu koadrila bat baita azken finean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.