Aurreikuspenak

Ekonomia joeraz aldatzen ari dela baieztatu du Jaurlaritzak

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuaren ustez, aurten %1 haziko da BPGa.

Gatzagaetxebarria iazko ekainan. R. B., ARP
Berria
2014ko martxoaren 19a
08:23
Entzun

"Ez du esan nahi krisitik atera garenik, baina joera aldaketa bat erakusten da", baieztatu du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak. Onda Vasca irratian iragarri du 2014an %1 haziko dela EAEko ekonomia. 

Sailburuak gaineratu du hiru foru aldundiek urtarrilean eta otsailean egindako zerga bilketa ez dela adierazgarria "oraindik goiz delako eta BEZa edo errenta zergaren likidazioa egiteko dagoelako oraindik". Lehen seihilekoaren amaieran ezagutzen dira datu horiek. 

Azaldu du 2013aren amaieran BPGa %1,2 erori zela, eta, beraz, aurten ekonomia %1 hazteak, funtsean, "%2,2ko hazkundea" esan nahi duela nabarmendu du. Gainera, hazkundea sektore guzietan igarriko duela azaldu du, "2013a amaitu zenetik industria egonkortuta dagoelako". Bestalde, eraikuntzaren sektorean gainbehera leuntzen ari dela azaldu du. 

Hala eta guztiz ere, nahiz eta garapen ekonomikoa hobetuko dela erakusten duten faktoreak nabarmendu, zuhurrago aritu da enplegu sorreraz: "Ikusi egin beharko da zer garapen duen enpleguak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.