«Ekonomia ondo erantzuten ari da gurean», esan du Josu Jon Imazek

Erredakzioa
2003ko irailaren 4a
00:00
Entzun
«Mundu mailako ziurgabetasun ekonomikoak gurean ere badu eraginik. Aitzitik, bertoko industrigintza lehiakorra da, eta ekonomia ondo erantzuten ari da». Horixe azaldu zuen atzo Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Josu Jon Imazek Zamudion egindako agerraldian. Valoniako ekonomistak hartu zituen Parke Teknologikoan.

Kazetariek hala eskatuta, Imazek ACB, Mercedes, La Naval edota Babcock Borsig enpresen egoera orokorra aztertu zuen. «Hango eta hemengo ekonomietan ziurgabetasuna da nagusi. Gainera, bertoko enpresen bezerorik gehienak Alemanian eta Frantzian daude, eta herrialdeotako merkatuen ahulezia agerikoa da. Nazioarteko gertakariek, beraz, gure industriari eragiten diote, nabarmen».

Dena den, sailburuak azaldu zuen behin-behineko egoera dela hau. Are gehiago: Imazen hitzetan, «industriak lehiakortasunari eutsi dio». Esportazioek, adibidez, aurreko urteko «joera positibo bertsua» dute. Ekonomia «bide zuzenetik» ei doa.>

ACB hizpide

Imazek, bestalde, zehazki ACBri buruz esan zuen aldeen arteko akordioa «ona» dela. Merkatuaren beheraldia jo zuen espedientearen eragiletzat, eta etenaldiak geroko inbertsio planak zapuztuko ez dituelako pozik agertu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.