Ekonomia

Ekonomiak aurten hazten jarraituko duela iragarri du Urkulluk

Urtearen amaierarako 6.000 langabe gutxiago egongo direla aurreikusi du EAEko lehendakariak. Maiatzeko datuen arabera, 174.867 langabe daude egun.

2014ko ekainaren 27a
09:19
Entzun

Baikor agertu da Iñigo Urkullu lehendakaria EAEko aurreikuspen ekonomikoei dagokienez. Legebiltzarreko osoko bilkuran iragarri du datozen si hilabeteetan ekonomiak "hazten" jarraituko duela eta, hala, urte amaierarako BPGa %1,7 haziko dela.

Bide batez, langabezia tasa murriztea ere espero du Jaurlaritzak. Haren datuen arabera, 6.000 langabe gutxiago egongo lirateke urtearen amaierarako. Espainiako Lan Ministerioak maiatzean plazaratutako datuen arabera, 174.867 langabe zeuden joan den hilean EAEn.

Datorren urteko aurrekontuei buruzko galderari erantzunez eman ditu azalpenok Urkulluk.

Datu horietan oinarrituta, Urkulluk nabarmendu du Jaurlaritzak ekonomia sustatzeko bultzatutako programek arrakasta izan dutela. "Bi urte eta erdiko atzeraldiaren ostean, ekonomia hazten ari da, eta aurrerantzean ere hazten jarraituko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.