Ekonomiari bultzada emateko prest dago Fed

2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
AEBetako Erreserba Federaleko presidente Ben Bernankek ziurtatu du «modu egokian ekonomiari bultzada emateko prest» dagoela. Bernankek onartu du hazkundea uste baino motelagoa dela, eta kontsumo apalagatik dela esan du. Kontsumoa bultzatze aldera, Fedek epe luzeko interes tasak jaitsarazi nahi ditu. Adituek diotenez, epe motzeko zorra erosi eta epe luzekoa egonkortuko du; hartara, azken horien interesak murrizteko. Erabaki hori hilaren 20 eta 21eko bileran edo urrikoan egingo ote duen ez dago hain garbi. Interes tasa ofizialak gehiago jaisteko aukera ez du Bernankek —%0 eta %0,25 artean daude—, baina agindu dute horrela egongo direla 2013 arte gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.