ELA: «Erreformak babes soziala murriztuko du»

2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
«Konstituzioaren aldaketak politika neoliberalek dakarten herritarren txirotasuna konstituzionalizatzea dakar», salatu du ELAk. Sektore publikoari zorpetzeko mugak jartzeak «babes soziala eta pribatizazioak» ekarriko dituela uste du sindikatuak, eta ziurtatu du gizarte gastuek ez dutela defizita eta zorra eragin. Gainera, ELAk uste du autogobernuari eraso egiten diola, BPGaren %0,14ko defizit muga inposatzen dielako erkidegoei. ELArentzat «eskandalua» da erreforma galdeketarik gabe eta abuztuan egin izana, eta Islandiarekiko aldea oroitarazi du. Han, batzarren bidez konstituzioa aldatzeko prozesua zabaldu dute, eta ez dituzte onartu «merkatuek eta bankuek eskatutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.