Lan harremanak

ELA eta Adegi batzartu egin dira

Ohiz kanpoko irudia eskaini dute sindikatuak eta Gipuzkoako patronalak Bilboko ELAren egoitzan.

ELAko eta Adegiko gidariek batzarra egin dute, Bilbon. ELA
xabier martin
2018ko urriaren 3a
07:01
Entzun

Gipuzkoako patronalak bisita egin dio ELA sindikatuari Bilboko haren egoitzan, Eduardo Junquera Adegiko presidente berriaren aurkezpen errondaren barruan. Junquera bera eta Jose Miguel Aierza zuzendari nagusia batzartu dira Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiarekin, eta Pello Igeregi eta Joseba Villarealekin, negoziazio kolektiboko eta sindikalizazioko arduradunekin.

Eduardo Junqueraren aurrekoak, Pello Gibelaldek, ez zuen bilerarik egin ELAko gidariekin bere agintaldian, ezta hura abiatu zuenean ere, aurkezpen moduan; ez ofiziala esan nahi baita. Bestelako bilerak egon baitira. Junquerak, ordea, batzar ofiziala egitea erabaki du, eta ohiz kanpoko argazkia eskaini dute patronalak eta sindikatuak. Apartekoa urte askoan ez delako egon harreman ofizialik erakunde bien gidarien artean.

Ageriko aurkakotasuna

Bileraren atarikoak islatzeko, argazkilariak sartu ahal izan dira, baina han hitz egindakoaren inguruan ez dute informaziorik eman. Eragile biek horrela egitea erabaki dute. Ezaguna da Gipuzkoako patronalaren eta ELA sindikatuaren arteko aurkakotasuna agerikoa dela; besteak beste, ELAk ez duelako lan erreforma onartu nahi eta Adegi hura betearazten saiatu delako azken bost urteotan.

Aurkakotasun hori islatzen duten gatazkak ugariak dira, eta egunotan Gipuzkoako zaharren egoitzen lan borrokak argi erakusten du. Eragile biek negoziazio kolektiboaren eta lan baldintzen inguruan dituzten ikuspuntu desberdinak mahai gainean jartzeaz harago, ezertan ados jarri ote diren haiek dakite bakarrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.